Azken sailkatuaren kontra jokatuko du gaur Hernanik, etxean

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 14a, 01:00

Senior mailako saskibaloi taldeak Hernanin jokatuko du gaur, 16:45etan. Azken partidua galdu egin zuen Hernanik, baina sailkapeneko seigarren postuan dago. Aurkaria, berriz, orain arteko partidu guztiak galduta iritsiko da Hernanira. Hori, eta zaleen babesa lagun izango ditu Hernanik gaurkoan, puntuak etxean geratzeko lanean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!