Chertat eta lehoia da Dobera Euskara Elkartearen ipuin faktoriako azken lana. Saharan hain ezagunak diren bi hauen abenturak ezagutzen ez dituztenek gaur izango dute ipuina entzuteko aukera. Izan ere, Ereñotzuko Udazken Kulturalaren barruan kontatuko dute. Euskerazko bertsioa Jexux Eizagirrek egingo du; eta hassanieraz Cheij Ahmed ariko da. Kontakizunaz gain, ipuinaren ilustrazioak proiektatuko dira; eta baita ere, Saharako haurren argazkiak eta Chertat mugitzen den eremuaren mapa bat. Auzo etxean, gaur, 18:00etan.