Gu eta gure ingurua proiektua jarri du martxan, Sormen Txokoa gune soziokulturalak. Goazen Plazara ekimenaren barruan antolatu dute, eta asmoa da, sei saio edo tailer ematea, norberak bere burua eta ingurua ezagutzeko. Tailerrak haurrei eta hauen familiei daude zuzenduta eta asmoa da, elkarbizitzan aisiari indarra ematea eta inguruan dauden tresna ezberdinez ohartaraztea. Aurreneko saioa gaur izango da, eta bertan non bizi garen ezagutzeko aukera izango da. Horretarako, galdera jokoa eta mural bat eraikitzea proposatu dute. Gainerako bost saioak abenduaren 17ra bitartean izango dira; guztiak ostegunetan, Atsegindegin, arratsaldeko, 17:00etan hasita.