Orain dela 10 urte jarri zen martxan Kalez Kale Kantari ekimena. Urriaren 8an hain zuzen, eta ordutik hilabetero hilabetero herriko kaleak girotu dituzte kantuan. Larunbatean, 10garren urteurrena ospatuko dute Kalez Kale Kantariko kideek eta horretarako, Euskal Herriko kantuzale guztiak gonbidatu dituzte.
Eguerdiko 12:00etan jarri dute hitzordua Plazan. Harrera egingo zaie Bertso Eskolako bertsolariekin, eta ondoren, egun horretarako prestatutako kanta berezi bat eskainiko diete, Hernaniko koruak lagunduta. Segidan, 14:00ak bitarte, kaxkoko kaleak girotzen ibiliko dira kantuan.
Bazkaria eta erromeria
Herri bazkaria egingo dute 14:30etan, Atsegindegin (izena eman behar zen) eta 18:30etan erromeria izango da.