Kontzertu berezia larunbatean, tronpetaren laguntzarekin

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 11a, 01:00

Larunbat honetan, Santa Zeziliaren omenezko kontzertua eskainiko du Hernaniko Musika Bandak. Milagrosan izango da, 19:30etan hasita. 
Kontzertu berezia izango dela aurreratu dute. Hain zuzen, tronpeta bakarlari batekin joko dituzte emanaldiko hiru kanta; Javier Lorente tronpeta  jolearekin.

Zazpi piezako emanaldia
Denera, zazpi pieza joko dituzte: Paco Molero, Candide, Gran Fan­tasia Rusa (Banda eta tronpeta), Bitz, Concierto de Aranjuez (Ban­da eta tronpeta), West Side Sto­ry, eta La Virgen de la Maca­rena (Banda eta tronpeta). Ro­ber­to Pachecok zuzenduko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!