Tabernetako irakurraldian aritzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 11a, 01:00

Aurten ere, Euskara ari du ekimenaren barruan, Irakurraldiak tabernetan ekitaldia antolatuko du Hernaniko BERRIAlagun batzordeak. Abenduaren 3an, Euskararen Egunean izango da (18:30-20:30). Bertan testu bat irakurriz parte hartu nahi duenak izena eman dezake irakurraldiak@gmail.com helbidera idatzita. Irakurketa bakoitza gehienez, 3 minutukoa izan daiteke. Igandea da izena emateko azken eguna. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!