Hileroko bilera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 11a, 01:00

Izan Gizon Hernani taldea hilero biltzen da, bigarren asteazkenetan, eta gaur bilera egingo dute. 18:30etan da hitzordua Plaza Feministan. Bilerara agertu nahi duena, harremanetan jarri daiteke beraiekin: izangizonhernani@gmail.com edo Facebooken, “Izan Gizon Hernani” orrialdean. Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiete urriaren 23an Ez gara Palestinaz ari emanaldia ospatzea ahalbidetu zuten guztiei: «Hasteko, bertaratu zineten guztioi. Aupa zuek! Modu berezian baita, Hernaniko Udalak emandako laguntza, eta nola ez, Ez gara Palestinaz ari osatzen duen laukoteak ekitaldia prestatzeko eginiko ahalegina. Ederra izan zen emanaldia, bertaraturiko 70 bat lagunek gogotik txalotu zutena». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!