Etzi osatuko dute bigarren parte hartze mahaia, hondakin bilketarako sistemaren kontsulta lantzeko. Arratsaldeko 19:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan, eta jarraipena emango diote, irailaren 25ean hasitako prozesu partehartzaileari.
Hain justu, aurreneko bilera horretan adostu zen, bertaratu ziren bizilagunekin, bigarren bilera bat deituko zela, udalbatzak txosten ekonomikoak eta inguruneari buruzkoak jaso eta eztabaidatu ondoren. Horien emaitzak eta konklusioak aurkeztuko dituzte udaletxeko teknikariek eta Gobernu Taldeak.
Astigartar guztiei, gonbitea
Aurreneko bileraren harrerarekin pozik, Gobernu Taldeak gonbitea luzatu die Astigarragako herritar, elkarte eta talde guztiei, bertaratzeko.