Aukerak aprobetxatu ezinda, esku hutsik

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 11a, 01:00

Beste porrota bat jaso zuen Mundarrok etxean, Añorgaren kontra (0-1). Bisitariak izan ziren nagusi aurreneko zatian, eta orduan lortu ez zuten gola, bigarrena hasi berritan sartu zuten. Hortik aurrera, Mundarro izan zen jaun eta jabe, baina ezin izan zituzten aukerak aprobetxatu; tartean, Oierren jaurtiketa indartsu bat bukaera aldera, atezainak azken unean desbideratu zuena. Esku hutsik, beraz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!