‘Tu al norte y yo al sur’ programaren grabaketa, Ipintzan

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 11a, 01:00

Joan den larunbatean, Astigarragako Ipintza sagardotegian izan ziren Tu al norte y yo al sur ETB 2ko programako kideak. Sagardotegian grabatu zuten, azaroaren 30ean botako duten saioaren zati bat, eta bertan izan ziren, baita ere, Agin Laburu bertsolaria eta sagardotegiko arduraduna, eta Hernani errugbi taldeko  zenbait jokalari. Bertsoa eta sagardotegia uztartu nahi izan zituzten, eta bertsotan saiatu ziren euskaldunak zein andaluzak. Laburuk berak aurreratu duenez, «kasik hobeto moldatu ziren andaluzak!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!