Indartsu hasi zuen Virgen Blancaren kontrako partidua Mundarrok, Euskal Ligako bigarren mailan, eta 13 puntuko aldea ere izan zuten atsedenaldian. Baina hirugarren laurdenean kaxkar aritu ziren, soilik lau puntu sartuta, eta bukaera berdindua izan arren, ihes egin zuten gasteiztarrek (51-56). Porrota azkenean, partidu ona jokatuta ere.