Herritarren ekarpen eta proposamenekin, 2016ko aurrekontu proiektu bat osatu nahi du EH Bilduk, gero Udal Gobernuari txertatzea proposatuko diona. Ekarpen horiek jasotzeko, bilera erronda antolatu du auzoz auzo, eta bihar bertan abiatuko dute. Aurreneko zita, Perurenako bizilagunekin jarri dute bihar, auzoko frontoian, arratsaldeko 19:00etan.
Edozein herritarri irekia
Guztira, hamar bilera egingo dituzte, eta herritar guztiei irekiak izango dira. Beraz, edozein herritarrek dauka aukera, dagokion auzoko bilerara zein beste batera azaltzeko. EH Bilduk astigartar guztiei luzatu die gonbitea, edozein bileratara azaltzeko.
Hurrengoa, zita bikoitza izango da, datorren astelehenean: Gazte Lokalean, 11:00etan eta 19:00etan.