Gabonetako ludoteka antolatu du Xaguxar taldeak, abenduaren 22tik urtarrilaren 5era, eta egun hauetan eman behar da izena, datorren astelehenera arte, Kultur Etxean. Goizeko 10:00etatik 13:00etara izango da ludoteka, eta 40 euro dira. Zaintza zerbitzua ere eskainiko dute, 08:30etatik 10:00etara (20 euro). Informazio gehiago: 943 33 50 64 edo info@xaguxar.org.