Alderdi guztiak bat eginda, Memoriaren Egunean

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 11a, 01:00

Biktima guztien omenez, 15 minutuko isilunea gorde zu­ten atzo eguerdian, Memoriaren Egunean, Astigarragako udale­txearen aurrean. Udalean dau­den alderdi politiko guztiek egin zuten bat, eta biktimen senideak eta hainbat herritar ere bertaratu ziren, lau biktima astigartarren oroimenez: Jose­ba Barandiaran, Tomas Alba, Bixente Perurena eta Agustin Irazustabarrena. Lore sorta bana ere eman zieten senideei, eta udaletxeko bandera haga erdian egon zen egun osoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!