Garaipen garrantzitsuak, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 10a, 01:00

Asteburuan, Hernaniko pelotariek 9 partidu irabazi dituzte eta 12 galdu. Eta bi garaipen oso garrantzitsu aipatu behar dira: bata, kadeteetako 1go mailan Garikoitz Arizmendik eta Oihan Zugastik lortutakoa eta, bestea, seniorretan buruz-buru Ander Lopezek lortutakoa. Partiduak irabazita, Gipuzkoako Txapelketako finalerdietara pasa dira. Unax Uitzi infantilak ere garaipen garrantzitsua lortu zuen. Azken fasea jokatzeko sailkatu da dagoeneko. Aldiz, emaitza txarra bildu zuten senior 1go mailan Iñigo Urkizuk eta Markel Lizeagak. Partidu erabakiorra galdu zuten eta finalerdietatik kanpo geratu dira. Ezingo dute ohorezko mailara igotzeko postuengatik borrokatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!