Traineruan aritzeko aukera Aurten ere Hernaniko Arraun Elkarteak emakumeen trainerua uretaratuko du, Maialen izenarekin. Entrenamenduei ekin diete jada eta deialdia luzatzen diete 16 urtetik gorako neskei, taldean sartzeko. Larunbat goizean, Pasaiara joango dira traineruan entrenamendu saio bat egitera. Izena emateko: hernani.arrauna@gmail.com edo 656 76 12 52.