Kode_Eskola hezkuntza proiektuak tailerrak antolatu ditu Eguberritako oporretarako. Tailer hauetan sormen teknologikoa garatzeko aukera izango da. 5-16 urteko haur eta gaztetxoentzako eskaintza desberdinak daude: irudiekin programatzen, robotak programatzen, bideo-jokoak sortzen... Orona Ideon izango dira tailerrak. Bi aukera daude: abenduak 21, 22 eta 23; edo 28, 29 eta 30. Izena abenduaren 11ra arte eman daiteke.