Xabier Mendiaraz Fisioterapian diplomatuak eta Kiropraktikan lizentzituak, hitzaldia emango du gaur: Osasuna eta kiropraktika. 18:00etan izango da Biterin.
Bizkarrezurreko zainketa on batek, gaixotasunak hobetu eta saihestu ditzakeela dio Mendiarazek eta horixe azalduko du galdera hauek plazaratuz: «Zahartzea, bizitzako atal bat da, baina bizi-kalitatea galdu behar al dugu bitartean? Hobeto sentiaraztea lortu ahal dezakegu? Eta garrantzitsuena, zer egin dezakegu gutariko bakoitzak gure bizi-kalitatea hobetzeko?».
Hitzaldiaren iraupena 45 minutukoa izango da. Galderak egiteko aukera izango da azken 10 minutuetan. Osasuna zer den azalduko du ikuspegi natural batetik Mendiarazek eta bakoitzak zer egin dezakeen berau hobetzeko aztertuko du. Bideo labur bat ere eskainiko du.
Hitzaldia dohainik
Hitzaldia dohainik da, baina eskatu dute aurrez telefonoz deitzeko, lekua erreserbatzeko: 943 44 16 87.