Azaroak 10, Memoriaren Eguna da gaur eta horren harira, ekitaldia antolatu dute Hernanin, memoria eta bizikidetzaren aldekoa. Udaleko lau alderdi politikoetako ordezkariek elkarrekin egingo dute ekitaldi hori. Ave Maria parkean izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
«Dei egiten dizuegu herritar guztioi»
Ekitaldia zer izango den ez dute azaldu zehazki, sorpresa izango da, baina gonbidapena luzatu diete herritar guztiei, Udaleko lau alderdietako ordezkariek, Luis Intxauspe alkateak (EH Bildu), Andoni Amonarraizek (EAJ-PNV), Ricardo Crespok (PSE-EE) eta David Guiradok (Orain Hernani): «Herritar guztiei deialdia luzatzen diegu ekitaldira etortzeko eta bertan parte hartzeko». Aurreratu dutenez, adostutako testu bat irakurriko dute.