Gogor borrokatu zuen atzo Hernanik, eta azken minutura arte ez zuen etsi. Baina galtzen hasi, eta galtzen bukatu zuen. Getxok 22garren minutuan hartu zion aurrea, entsegu batekin. Transformatu ere egin zuen, eta 32garren minutuan, beste entsegu bat lortu zuen. Hernanik ere lortu zuen berea, 36garren minutuan. Baina Getxok aurrera egiten jarraitu zuen; atsedenaldira 24 eta 5 iritsi ziren. Atsedenalditik bueltan beste entsegu bat lortu zuen Hernanik, eta oraingoan, transformatu ere egin zuen. Baina hortxe bukatu ziren lorpenak. Hala ere, lan bikaina egin zuten hirukoloreek, eta azken minutura arte borrokan segi zuten; 31 (b)-12 galdu zuten.