Urriaren 18an antolatu zuen Argazki Rallya Hernaniko Argazki Forumak.
Guztira, 45 partehartzaile izan ziren; 37 heldu eta 8 haur.
Zazpi sari, denera
Sariak banatzeko ekitaldia ostiralean egin zuten, Biterin. Aurrena, partehartzaile guztien seina argazki ikusi ahal izan ziren, eta ondoren banatu zituzten sariak, Koro Etxeberria kultura zinegotziak eta Mariano Lopez, Argazki Forumeko presidenteak.
Haurren artean, Inge Zabalarena izan zen argazki atseginena; Ekain Mitxelenarena, argazki bitxi edo dibertigarriena; eta Inhar Berozena, bilduma onena.
Helduen artean, Imanol Lorenzorena izan zen argazki onena; Isidro Rodriguezena, bilduma onena; Pablo Bengoetxearena, 2garren bilduma onena; eta Ibon Zabalarena, hernaniarren artean bilduma onena.