Aurkari zuzena aurrez aurre Hernanik, Faduran

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 8a, 01:00

Etxeko partiduak ederki menderatu ditu orain arte Hernanik, baina gaurkoan, erronka berri bati egin beharko dio aurre; etxetik kanpoko aurreneko garaipena lortzen saiatuko dira hiru­koloreak, Getxoren kon­tra. Faduran jokatuko dute, eguerdiko 12:00etan.

Aurkari zuzena, Getxo
Orain arte lan bikaina egin du Hernanik, eta dagoeneko sail­kapeneko 8garren postuan dago, 15 puntu lortuta. Gaur­ko aurkaria, berriz, azkenau­rreko postuan dago, 8 puntu gutxiagorekin. Hala ere, aur­kari zuzen eta gogorra du Getxo, Hernanik. Izan ere, maila mantentzeko helbu­ruarekin ari dira lanean bi taldeak.
Etxetik kanpo jokatuko ba­du ere, Hernani ez da bakarrik egongo; autobuska bete zale izango baitu animatzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!