Leitzako Peru Harri museora joango dira gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 7a, 01:00

Aurreko astean Lizarrara, eta oraingoan Leitzara. Egun pasa egingo dute gaur, Ereñotzuko Udazken Kulturalaren barru­an. 10:30etan Ereñotzuko autobus geltokitik abiatuta, Iñaki Perurenaren Peru Harri museora joango dira eta ondoren, Leitzan ibiliko dira. Bazkaldu ere bertan egingo dute (txartelak hartu behar ziren).
Beste bi ekintza ere izango dira aste honetan. Asteazkene­an, Txi­len eskalatzen ateratako irudien proiekzioa izango da, Aitor Ige­ra­tegi eta Viktor Velilla­ren eskutik (19:30).
Ostegunean, berriz, Dobe­rak argitaratutako Chertat eta Lehoia ipuinaren kontaketa izango da (18:00).

Lizarran, primeran
Joan den larunbatean, Lizarrara irteera egin zuten adinekoek, eta primerako eguna izan zela azaldu diote Kronikari. Trufa museoan, trufari buruzko gauza interesgarriak ikasi zituzten, degustazio eta guzti. Iratxen ere ardo kata izan zuten eta probatu ondoren, etxerako ekarri behar! Bazkaria bikaina eta arratsaldeko Lizarrako paseotxoa ere giro ederrarekin gozatu omen zuten. «Beraz, irteera berriz errepika­tzeko modukoa!!», diote. 

Ereñotzuko eskolan ibilitako emakumeen bazkaria egingo dute azaroaren 14an, gaur zortzi. Azaltze­ko asmorik ez dutenek, 625 715 075 telefonora deitu behar dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!