Mintzalagun eta Zilegi Eskola martxan, nahi duenarentzat

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 31a, 01:00

Astigarragako AEKn ikasturtea hasi berri da eta horrekin batera Mintzalagun eta Zilegi Eskolaren aurkezpenak egin zituzten. Hain zuzen, asteazken eta ostegunean egin zituzten aurkezpenak eta 25 bat lagun gerturatu ziren aurkezpenetara.
Mintzalagun, euskeraren erabilera sustatzeko ekimena da eta nahi duenak, hau da, euskeraz hitz egin eta praktikatu nahi duenak, parte hartu dezake. Zilegi Eskolak, berriz, euskeraz eskaintzen diren ikastaroak antolatzea du helburu eta, kasu horretan ere, parte hartzea irekia da, bai gai emaile izateko, baita eskolak jasotzeko ere.
Hori horrela, AEKko kideek azaldu dute hemendik aurrera interesa duenak parte hartzeko aukera duela: «Astigarra-gako AEKra gerturatzea, bertara deitzea edo e-maila idaztea besterik ez da egin behar. Animatu eta parte hartu!». Harremanetarako: 607 610 687 edo astigarraga@aek.org.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!