Lau astigartarri omenaldia, odola emateagatik

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 7a, 01:00

Urriaren 18an egin zuen urteroko batzarra, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak, eta bertan, omenaldia egin zieten zenbait odol emaileri; tartean, lau astigartarri: Elixabete Sagues, Juani Gracia eta Yolanda Rivasi, 25 aldiz odola emateagatik; eta Ana Garmendiari, 60 aldiz emateagatik. Diplomak eta intsigniak eman zizkieten, beraien konpromezua eta solidaritatea errekonozitzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!