Errigorako kanpaina martxan jarri da berriro: Nafarroako uzta, euskarari puzka. Saskiak eskuratzeko aukera dago Goizuetako Amaia kafetegian edo online. Saski bakoitzak 50 euro balio ditu, eta denetik biltzen dute: kardua, mahats zukua, ardo beltza, almendrak, oliba olioa, pikillo piperrak... Biltzen den diruaren %25 Nafarroako euskalgintza egitasmoetara bideratuko da.