Pelotariak Astigarragan, palistak Zestoan

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 7a, 01:00

Bi partidu jokatuko dituzte pelotari astigartarrek, asteburu honetan; eta biak ere, Txomiñeneko frontoian bertan izango dituzte. Infantil mailakoak dira, eta gaur jokatuko dute, arratsaldeko 17:30etan hasita: Añorgaren kontra aurrenekoan, eta Hernaniren kontra bigarrenean.
Palistek, berriz, Zestoan daukate zita, mutilen 3garren mailan. Gaur jokatuko dute, arratsaldeko 16:00etan, Zestoaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!