Kolpe haundia jaso zuen Astigarragako Mundarrok, aurreko asteburuan, Emakumezkoen Euskal bigarren mailan. 70-39 galdu zuten Ausartaren kantxan, eta horri buelta eman eta ahazteko aukera daukate gaur, Astigarragako kiroldegian. Virgen Blanca taldea izango dute aurrean, 16:00etatik aurrera, eta irabazita, sailkapenean aurrea hartuko liokete talde gasteiztarrari: hiruna garaipen izango lituzkete, baina arabarrek porrota bat gehiago.