Erronka polita dauka gaur Mundarrok: Erregional Preferenteen mailako laugarren sailkatua hartuko du Zarkumendegin, 16:00etan hasita, eta aukera ona izango du, aurreneko postu horietara gerturatzeko. Irabaziz gero, bi puntura izango luke talde añorgarra.
Azken emaitzei buelta emateko beharrez
Emaitzei dagokienean, ez daude sasoiko unerik gozoenean moreak, azken hiru partiduetan puntu bakarra lortuta. Eta hala ere, hasiera bikainak eman zien lasaitasunarekin, sailkapenean eroso daude, zazpigarren postuan, 11 punturekin.
Gaur irabazita, Añorga soilik bi puntura izango lukete moreek.
Joan den asteburuan eman zieten buelta, neurri batean, Amara Berrirekin 2-2 berdinduta, aurreko bi porrotei, eta gorako bide horretan jarraitzen saiatuko dira gaur, denboraldiko laugarren garaipena lortuta.
Horixe daukate, beraz, erronka: Añorgari irabazi eta goiko postuetara bueltatzea, liga hasieran bezala.