Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, sua gaueko 21:30ak inguruan piztu zen, ostegunean, Santa Barbara auzoko 21garren etxean.
Suhiltzaileek bizilagun guztiak atera zituzten eraikinetik, badaezpada, baina dagoeneko itzuli ahal izan dute. Sutearen ondorioz, bizilagun batek erredurak izan zituen eskuan, eta sua piztu zen etxeko bizilaguna ospitalera eraman behar izan zuten, kea arnasteagatik. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.