Aurten ere uretara aterako du Hernaniko Arraun Elkarteak Maialen trainerua, eta dagoeneko hasi dituzte entrenamenduak. Orain, traineruan aritzea zer den probatzera animatu nahi dituzte herritar guztiak, eta entrenamendu saio irekia egingo dute datorren larunbatean, azaroak 14ko goizean, Pasaian. Joan nahi duten guztiek, deitu 656 761 252 telefonora edo idatzi hernaniarrauna@gmail.com helbidera.