Beste pauso bat emateko aukera, Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 7a, 01:00

Etxean ariko dira gaur, CD Hernaniko bi talde nagusiak: Ohorezko Erregional mailako gizonezkoak 16:00etan, eta Euskal Ligako emakumezkoak 18:00etan. Eta biek ere, aukera ona daukate beste pauso bat emateko, aurkari zuzenak izango baitituzte aurrean. Elgoibarren kontra ariko dira mutilak; eta Berriotxoaren kontra neskak.
Taldeak jakinarazi du, bestalde, gaur goizean Eskola Kiroleko sei partidu jokatuko direla Zubipen, 09:00etatik aurrera, eta bihar arratsaldean itxita egongo dela zelaia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!