Barrenetxeak ezin, bigarrenean

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 7a, 01:00

Ezin izan zuten garaipena errepikatu, Ezkurra IIk eta Barrenetxea IVk, Binakako Txapelketaren ligaxkako bigarren partiduan, ostegunean.  31-40 irabazi zieten Matxin IIIk eta Ionek, nahiz eta berdinduta joan zen partidua, aurreneko zatian. Txapelketako beste partiduan, Uterga eta Olazar nagusitu ziren Urriza eta Agirrezabalaren kontra (31-40). Gaur jokatuko dira ligaxkako beste bi partidu, 16:00etan Galarretan: Uterga eta Olazar, Matxin III eta Ionen kontra; eta Urriza eta Agirrezabala, Etxeberria IV eta Etxeberria IIIren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!