Napar jokoetako bi partidu izanen dira asteburu honetan. Gaur, Iker Salaberriak Donezteben (18:00) jokatuko du Gaskuerekin, Anso eta Bidaurretaren kontra. Bihar, berriz, kadeteen partidua izanen da Goizuetan (12:30). Aizkorbe eta Apezetxea ariko dira Zugarralderen kontra. Bestalde, Gartzarongo Txapelketako finala Salaberriak eta Gaskuek irabazi zuten, 18-4, Aizkorbe eta Apezetxearen aurka. Salaberriak lau t’erdiko partidua ere irabazi zuen herenegun Zaldibarren, Zubiriaren kontra: 22-5.