Goizuetako Azaro Kulturala atzo hasi zen, Yamanen Irrifarrak dokumentalarekin. Gaur, berriz, umeentzako jokuak eta txokolatada izanen dira, 17:00etatik aurrera, frontoian. Ura eta zura izeneko erakusketa ere paratuko dute Ganbaran, 18:00etatik 20:00etara.
Bihar, berriz, Jubilatuen Eguna ospatuko dute. Pilota partidua izanen da, besteak beste, 12:30etan.
Kantaldia, datorren astean
Ostiralean (19:00), kantaldia eskainiko dute Nerea Erbitik eta Iñigo Agirrek. Eta gaur zortzi, Goizuetan Bazen antzezlanaren 25garren urteurrena ospatuko dute.