Azken sei urteetan egin bezala, Gabonetako saskiak zozketatuko dituzte Kronikak eta Hernaniko Berriak elkarteak, elkarlanean, eta dagoeneko martxan jarriak dira. Saskiak osatzeko, Berriak elkarteko komertzioek eta tabernek jarriko dituzte opariak. Ohi bezala, mota guztietako opariak izango dira: jakiak, edariak, umeentzako jokuak, otorduak, arropa...
Saski bat baino gehiago
Saskiak, dauden oparien arabera joango dira osatzen. Eta ziur, saski bat baino gehiago izango direla. Saski bakoitzean 15 bat opari izaten dira. Iaz, 3 saski eder zozketatu ziren.
Astero sarien berri
Kronikan larunbatero argitaratuko da komertzio eta tabernek emandako oparien berri. Eta saski kopurua ere zehazten joango da opariak jaso ahala.
Errifak salgai, euro batean
Errifak salgai daude dagoeneko, euro batean. Berriak elkarteko establezimenduetan daude, Kronika banatzen den puntuetan, eta Kronikan bertan (Larramendi, 11). Abenduaren 19ra bitarte egongo dira salgai.
Errifak abenduaren 19ra bitarte egongo dira salgai.
3.500 errifa
Aurten, 3.500 errifa atera dira eta guztiak saltzea da helburua. Bertatik ateratzen den diru guztia Kronikarentzako izango da. Beraz, herritarrak errifak erostera bultzatu nahi dituzte, Kronikari laguntza emanez.
Saskien zozketa, abenduaren 21ean
Saskien zozketa abenduaren 21ean egingo da (astelehena). Biteri kultur etxean izango da, 12:00etan. Dena dela, saskiren bat banatzen ez bada, hurrengo zozketa urtarrilaren 4an izango da. Azken zozketa horretarako, errifak Kronikako egoitzan utzi beharko dira abenduaren 28tik 31ra. Errifa horien artean egingo da zozketa.
Opariak jartzeko aukera
Zozketan parte hartu nahi duten Berriak elkarteko kideek, Kronikara deitu besterik ez dute saria jartzeko. Telefonoa: 943 33 08 99.