Santu Guztien egunaren bezperan, Sorgin eta Mamu gaua ospatu zuten Aranon, bigarren urtez. Bertako umeek eskaturik, arratsalde beldurgarri eta misteriotsua prestatu zuten gurasoek. Etxez etxe ibili ziren, nolako beldurra eman, halako goxokiak jasotzen. Afaria ere egin zuten.