Lidertza jokoan bihar, kiroldegian, infantil mutilek

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 7a, 01:00

Partidu garrantzitsua daukate Hernaniko Eskubaloi Taldeko infantil mutilek, asteburu honetan. Lidertza daukate jokoan, aurrez aurre izango baitute Tolosa; bi taldeak daude berdinduta, sailkapeneko aurreneko postuan. Kiroldegian jokatuko dute, bihar eguerdiko 12:00etan.
Infantil nesken bi taldeek, berriz, gaur jokatuko dute: bigarren taldeak La Salleren kontra Legazpin, 10:00etan; eta aurreneko taldeak Zarautzen kantxan, 10:15etan. Alebin mutil zein neskek, bere aldetik, Elgoibarren jokatuko dute bihar, 09:30etan eta 10:30etan, hurrenez hurren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!