Jubenilen aurreneko partidua, atzeratuta

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 7a, 01:00

Gaur hasi behar zuten Hernaniko jubenil neskek Irekiera Torneoa, Mundaizen kontra, baina atzeratu egin dute partidua. B multzoan ariko da Hernani, eta beste bi talde ere izango dira: Fortuna eta Summa Aldapeta B. Infantilek, berriz, atseden hartuko dute aste honetan, aurreko asteburuan Mundaizi irabazi ondoren. Bigarren daude hernaniarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!