Gaur hasiko da Emakumea Pilotari Txapelketa, eta bost palista hernaniar ariko dira lehian. Zizurkilen jokatuko dute aurreneko jardunaldia, arratsaldeko 15:30etan hasita: Arrieta Cigandarekin ariko da, eta aurrean izango du Irazustabarrena, Eizmendirekin; Sarobek, berriz, Otaegirekin jokatuko du, Etxegia eta Arriolaren kontra; eta Araiztegi eta Huizi aurrez aurre ariko dira, Maiza eta Muruarekin, hurrenez hurren.