Gipuzkoako Txapelketaren zortzi partidu, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 7a, 01:00

Aurrera jarraitzen du Gipuzkoako Txapelketak, eta pelotari hernaniarrek 15 partidu jokatuko dituzte gaur; horietako zortzi Hernanin bertan, kiroldegiko frontoian, 16:00etan hasita: Unai Etxarri alebinak; Xabier Apaolaza, Ekhi Martinez, Axel Martin, Unax Uitzi, Jagoba Garmendia eta Eneko Garmendia infantilek; eta Pagola-Urruzola bikote jubenilak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!