Jubilatu egin dira Peña okindegiko Rosi, Urrats zapatadendako Iñaki eta Mari Fe arraindegiko Mari Fe, eta Kaxkoko lagunek afari merienda antolatu dute hilaren 12rako, omenaldia egiteko. Apuntatzeko zerrendak Peña okindegian, Urrats zapatadendan, Mari Fe arraindegian eta Onddi tabernan jarri dituzte. Animatzeko dei egin dute.