Gaur eta bihar Pixels jarriko dute berriro Biterin, arratsaldeko 16:30etan, 7 urtetik gorako guztientzat; hainbat estralurtar Lurra suntsitzera etorriko dira, bideojokoek bidalitako seinaleen erruz, gerra deklaratu dietela pentsatuko baitute. Prezioa 2,70 eurokoa izango da. Heldunetzako pelikula ere errepikatu egingo da: El desconocido jarriko dute, gaur 19:30etan eta 22:30etan; bihar, 19:30etan; eta astelehenean, ikuslearen egunean, 16:30etan. Protagonista banku bateko ejekutiboa izango da, eta umeak eskolara daramazkienean, telefono deia jasoko du, esanez, bonba bat daukala kotxean.