Aurtengoa, 33garren edizioa izango da. Iluntzeko 20:00etan jarri dute ordua Elur Txori elkartean, afaritarako elkartu eta Sagardo Txapelketa egiteko. Menua osatzeko prestatu dituzte, txorizoa, bakailua kokotxekin, txuleta, eta gazta eta intxaurrak; sagardoa dastatu eta onena aukeratzeko menu aproposa! Sariak gauaren bukaeran banatuko dituzte.