«Eskerrak eman nahi dizkiegu, bihotz-bihotzez, aurtengo festak antolatzen lagundu duten eragile, talde eta norbanako guztiei», azaldu du, prentsa oharrean, Txantxillako auzo elkarteko jai batzordeak. «Festetan parte hartu eta haiekin gozatu duten auzotar eta hernaniarrei ere zorionak eman nahi dizkiegu».
1872, zenbaki sariduna
Festak finantzatzen laguntzeko, errifak ere saldu ziren, eta zenbaki sariduna da 1872a. Irabazleak 660 935 519 telefonora deitu behar du.