Udaleko Herri Lanetako Sailak jakinarazi du dagoeneko prest dagoela Haurreskola ondoan egin duten komun publiko berria. Lan hau egin da, 2014ko Hernani Erabaki prozesuan proposatu eta onartu zelako. Bide batez, jakinarazi dute pixkanaka komun gehiago egiten joango direla. Oraingoz, 6 daude: Tilosetan, kiroldegiko frontoi ondoan, Atzietako igogailuaren ondoan, Plaza Berrin, Larramendi 11n eta orain, Haurreskola ondoan.