Bi partidu garrantzitsu, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 6a, 01:00

Hernaniko pelotariek sei partidu jokatuko dituzte gaur eta horietatik bi dira batez ere, nabarmentzekoak. Kadete lehenengo mailan, Garikoitz Arizmendik eta Oihan Zugastik Zestoaren aurka jokatuko dute eta irabaziz gero, finalerdiak jokatzeko sailkatuko dira (Zestoa, 19:00). Senior mailan, berriz, Ander Lopezek Allerruren kontra jokatuko du eta honek ere irabaziz gero, finalerdietara pasako litzake (Lezo, 20:45). Gainera­ko partiduak: alebinetan, Zestoa/Orkatz Artola (Zestoa, 19:00) eta Añorga/Oier Garaiar (Añorga, 19:00); infantiletan, Ilunpe/Jon Perurena (Azpeitia, 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!