Hernani Eskubaloi Eskolaren kolaborazioarekin, arbitroentzako ikastaroa antolatu zuten, ostiralean, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak eta Arbitro Eskolak. Hernaniko Elizatxo ikastolan elkartu ziren Gipuzkoa osoko hainbat arbitro, Pablo Garcia Junco entrenatzaile eta zuzendari teknikoak prestatutako saioan. Arbitraje lanetarako beharrezkoak diren hainbat jakintza eta teknika landu zituzten bertan.