Zazpi sari banatzeko, Argazki Rallyko partehartzaileen artean

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 6a, 01:00

Hamalaugarren urtez antolatu du Hernaniko Argazki Forumak Argazki Rallya. Ba­kailu Festa egunean izan zen aukera Rallyan parte hartzeko, eta gaur banatuko dituzte sariak. Horrez gain, Rallyan parte hartu duten guztien argazkiak proiektatuko dira.
Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan egingo da, Biteri kultur etxean.

45 partehartzaile
Argazkiak ateratzeko sei gai jarri ziren: bakailua, ateak, azpitik (kontrapikatua), animaliak, erakuslehioak edo gai librea.
Horiekin zerikusia zuen edozein argazki mota ateratzeko aukera izan zuten partehartzaileek, bi mailatan banatuta: 12  urte artekoek haurren mailan hartu zuten parte, eta 13 urtetik gorakoek, helduenean. Guztira, 45 argazkilari aritu ziren lanean; 37 heldu eta 8 haur.

Sariak banatzeaz gain, Rallyan parte hartu duten guztien argazkiak proiektatuko dira.

Sariak, argazki eta bilduma onenei
Gaurkoan, guztira zazpi sari banatuko dira. Horietako lau, helduen mailan. Bilduma onenak, 190 euro eta trofeoa jasoko ditu; bigarren bilduma onenak, 150 euro eta trofeoa; hernaniar batek egindako bilduma onenak, 125 euro eta trofeoa; eta rallyko argazki onenak, 125 euro eta trofeoa.
Beste hiru sari banatuko dira haurren mailan. Bilduma onenak jasoko ditu argazki kamara digitala eta trofeoa; argazki bitxienak, oparia eta trofeoa; eta beste hainbeste, argazki atseginenak.

Argazkiak ikusgai, Biteriko pasilloan
Argazki Rallya urriaren 18an egin zen, Bakailu Festarekin batean. Ordutik argazkiak ikusteko aukera izan da Biteri kultur etxeko pasilloan, eta gaur ere bertan izango da erakusketa, argazkiak ikusi nahi dituztenentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!