Aurten Amherrek antolatu duen Inmigrazinea, Zinea eta Inmigrazioa ekimeneko gaia izango da, bikote mistoena: hausnartuko da kultura desberdinetako pertsonek osatzen dituzten bikoteetan izaten diren gorabehera, zailtasun, poz eta abarren inguruan.
Horretarako, hiru zine eta solasaldi saio antolatu dituzte; aurrenekoa, gaur, arratsaldeko 19:00etan, Sandiusterrin.
Familia katoliko bateko hiru alaben ezkontza mistoak
Gaur jarriko den pelikula nominatua egon zen Goya Sarietan, Europako Film Onenaren Saria eskuratzeko. Familia katoliko bat da protagonista; lau alaba dauzkate, eta musulman, judutar eta txinatar banarekin ezkonduko dira hiru zaharrenak.
Hurrengo saioak, hilaren 13 eta 20an izango dira, doan, 19:00etan Sandiusterrin.